Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Festara

Etxagarai, BizenteAuspoa, 1964 Bertsoa

Aurkezpena

Jose Vicente de Echagaray

 

        Donostian jayo zan, 1773-ngo Uztaillaren lenengoan, goizeko ordubatean.

        Egun berean batayatu zuten San Bizenteko elizan.

        Aita, Martin Joseph, Donostiarra zuan ama, berriz, Maria Ana, Urrestilla-koa.

        Aitaren aldeko aiton-amonak: Martin Joseph eta «Maria Magdalena de Jauregui»:

amaren aldekoak: «Ignacio de Bicuña» ta «Maria Magdalena Altuna».

        San Bizente-ko eliz-liburuetan, lau anai-arreba zirala agertzen da: Manuel Maria (izen guziak: «Manuel Maria Vicente Benito»), 1770-ngo Ilbeltzaren 12-an jayoa; Josepha Theresa («Josepha Theresa Vicenta Maria»), 1771-ngo Martxoaren 10-an jayoa; irugarrena, gure Jose Bizente; ta laugarrena, «Maria Getrudez», 1778-ngo Abuztuaren 4-an jayoa.

        Lau senideetatik iruri Bizente izena jarri zieten. Beraz, seme-alabak San Bizente-ko «koxketan» jayoak izatea, santuari ondo eskertzen zioten gurasoak.

        Santa Mari-ko eliz-liburuak erre egin ziran, 1813-ngo urtean inglesak erria artu ta kiskaldu zutenean. Ala, iñoiz ezin jakingo degu, familia Santa Mariko barrutian ere bizi ta an beste seniderik jayo ote zan.

        Ain zuzen, familiaren urrengo berria Santa Mari-ko eliz-liburuetan arkitu degu: amaren il-papera. 1817-ngo Martxuaren 2-an il zan, 75 urterekin. Il-paperak alargun zegoala dio, bañan aitaren il-paperik ez degu ez San Bizenten eta ez Santa Marian arkitu. Bearbada. Donostia erre baño len Santa Mariiko barrutira etxez aldatuak izango ziran; ta aita, Donostia erre zan gabean illa izatea ere, izan ditekena da.

        Ama, il zan baño bi urtez aurretik testamentua egiña zan.

        Seme bat ta alaba bat omen zituan. Beraz, agidanean beste biak illak izango ziran. Aitatzen dituanak dira: Jose Bizente ta «Dña. Getrudiz», bizirik ote zan etzekiana («cuya existencia ignoro»); semea ezkongai zegoala dio, ta alaba zein estadutan zegoan ere etzekiala («que no sé el estado de la otra»).

        3.000 peso (bakoitzak 15-na erreal balio zituana) utzi zituan, berak bere lanaz irabaziak, senarrak dirurik batere ekarri etzualako. Diru-pilla ori semearen eskuetan utzi zuan, bera oso zartua zegoalako.

        Esterlines kalean etxe bat, berak bere diruz erosia, bazuan, bañan 1813-ngo sua ezkeroztik desegiña zegoana. Etxe au semearentzat bakarrik utzi zuan, «mejoratzeko» aitzekian. Testamentu guzia semearen alde egiña dago.

        Bañan arritzekoa dana da, alaba gisa ortan, bere iñolako berririk gabe, etxetik aldegiña izatea. Dudarik gabe, testameutu ontan, badago alako «misterio»-usai bat.

        Jose Bizente Echagaray, 46 urterekin ezkondu zan, 1819-ngo Azaroaren 28-an. Andregaya naparra zuan: «Antonia de Latasa». Sunbilla-koa.

        Bi alaba izan zituzten: Felizia Nazaria, 1820-ngo Uztaillaren 29-an jayoa, ta Klaudia, 1821-ngo Urriaren 30-an jayoa.

        Bañan Echagaray-k etzuan suerte onik emaztearekin izan. Bere eriotz-agiriak ala dio: «marido legitimo de D.ª Antonia Latasa, natural y residente en Sumbilla». Beraz, gizona Donostian eta andrea Sunbillan bizi izaten ziran. Gauza ori zergatik ote zan, andrearen eriotz-agiriak adierazten du: «El tres de Marzo de mil ochocientos sesenta y dos a la edad de setenta años murió frenetica Antonia Latasa natl. de esta...». «Frenetica» itz orrek burutik eginda zegoala esan naiko du, dudarik gabe.

        Echagaray 1855-ngo Apirillaren 15-an il zan, 81 urterekin. Eliz-liburuak 84 urterekin il zala dio, bañan oker; kontua eginda, 82 urte osatu gabe il zala agertzen da.

        Manterola da Echagaray-ren bizimoduaz berririk geyena eman diguna. Arek diona, itzez-itz jarriko degu emen:

        «D. Vicente de Echagaray, probísimo y modesto ciudadano, hijo de la capital de Guipúzcoa, y empleado en su administración municipal durante largos años.

        Amable y condescendiente con todos, vascongado de los más puritanos y de los más apegados á las antiguas morigeradas costumbres del pais, Echagaray fue durante cuarenta años (1813-1853) el poeta obligado en cuantas circunstancias y fiestas era necesario escribir algo, y así tan pronto componia los villancicos para las iglesias parroquiales de San Sebastian, como las coplas para las estudiantinas y las comparsas de Carnaval, los himnos y zortzicos para casi todas las solemnidades, los versos de encargo para las funciones de beneficio en los teatros y serenatas, y otras nunerosas composiciones para análogos y tan variados fines.

        Hombre modestísimo y complaciente servia gustoso y gratuitamente á todo el mundo, así es que todos acudian á él en sus necesidades.

        Escribió los Villancicos para las parroquias de la Ciudad durante la mayar parte de los años 1814 á 1853, y son tambien suyas casi todas las composiciones escritas para las numerosas comparsas, estudiantinas y otras fiestas celebradas en San Sebastian durante ese largo período de tiempo.

        Hombre dotado de un génio alegre y de un constante buen humor, figuró en casi todas las comparsas celebradas en su época, en las que le cabia una principal parte como autor y como actor.

        Desde 1813, en el terrible incendio de cuyo año perecieron las composiciones que anteriormente á dicha fecha habia compuesto, escribió numerosísimas poesías, ya en vascuence, ya en castellano, ya en ambas lenguas, y su número total se aproxima á cien.

        Poseía bien el vascuence, y sus composiciones en este idioma, (dialecto guipuzcoano), valen en general bastante mas que las escritas en castellano.

 

* * *

 

        Echagaray fué durante muchos años administrador de la Alhóndiga de San Sebastian, y estuvo tambien empleado por algun tiempo en la Junta de Comercio, cumpliendo en ambos puestos sus deberes con verdadera conciencia y escrupulosidad.

        La única obra que compuso, aparte de sus versos, fué una traducción al vascuence de uno de los Evangelios, (no recuerdo si el de San Lúcas ó de San Mateo), version cuyos originales creo posea el ilustre Príncipe L. L. Bonaparte, que debió adquirirlos, segun tengo entendido, en su excursion filológica á este pais en 1856.

        Probo ciudadano, hombre recto y honrado á carta cabal, D Vicente de Echagaray falleció en su pueblo nativo el 15 de Abril de 1855.

        En su tumba, como en la de otros muchos que han dedicado sus desvelos ó sus ócios al cultivo de las letras, pudiera escribirse con harta verdad: Fué poeta. Vivió y murió pobre».

Hitzaurrea

Itzaurrea

 

 

        Liburu ontako bertsoak zein tokitatik jasoak diran, bertso-sail bakoitza bukatzean ikusiko du irakurleak. Aguro igerriko dion bezela, bi toki dira geyen-geyenik aitatzen diranak:

        Bata, kanta-paperak; alegia, garai artan argitaratutako kanta-paperak. Oyek Echagaray-ren ardura-pean argitaratuak izango dira noski.

        Bestea, «Euskal-Erria» errebista da. Onek, pixkabanaka, Echagaray-ren bertso guziak, edo geyen-geyenak beintzat, argitaratu zituan.

        Bertsoak kanta-paperen batean eta «Euskal-Erria»-n zeudenean, alkarren arteko aldaketak eta desberdintasunak oarretan jarri ditugu. Ori bera egin degu, «Euskal-Erria»-ren bi aletan atera ta alkarren artean desberdintasunik baldin bazuten.

        Bada oraindik guk aztertu ezin izan degun kuaderno xar bat eskuz idatzitakoa. Adrian de Loyarte zanaren alargunaren mendean dago ta azalean onela dio: «Poesias desde el 1813 cuyo año se quemaron las anteriores en el incendio total de esta ciudad de San Sebastian».

        Liburu au egitean kuaderno ori esku artean izatea eskatu nuan noski, bañan ezetz erantzun ziguten, berak ere argitaratzeko asmotan zeudela, eta ez degu kuaderno ori ikusi al izan azala izan ezik, kristalen tartean Donostiko Erriko-Etxeko joan dan urteko «exposizioan» zegoalarik.

        Kuaderno ortan Echagaray-ren bertsoak daudela badakit; ez ordea berak idatzitakoa ala Manterola-k edo besteren batek kopiatua dan; ezta ere gure liburu ontan ez dagoan bertsorik ote duan, edo emen dagoanik an ez dagoan.

        «Euskal-Erria»-k bein baño geyagotan aitatzen du Echagaray-ren eskuz idazkia. Bear bada, kuaderno ori izango da.

        Liburu ontako bertsoak 1813-garren unean asi ta 1853-garren urtean bukatzen dira. Bertso-sail bakoitza noiz jarria dan nabarmentzeko, izenburuaren gañean urtea jarri degu beti.

        1813-garren urtekoak Donostia erre zanean jarriak dira.

        Beste danak, berriz, bat edo beste izan ezik, eguberri, errege-egun, iñauteri ta gañerako festeetan kantatzeko antolatuak.

        Ain zuzen, orregatik eta baita ere Echagaray-k asmatutako bertsorik famatuenak orrela izendatzen diralako, «Festara» jarri diogu liburu oni izena.

        Baditugu beste zenbait paper garai artantxe Donostian atereak eta itxura dana Echagaray-rena dutenak. Oyek ere liburu ontan jarri ditugu, orretarako itxura beste arrazoirik ez degula aitortuaz, eta olakoak zein diran aldi bakoitzean esanaz.

Pasartea

Donostiyan irugarren arzaigokia 1828-garreneko igande iñauteri goizean

 

 

          Martxa

 

              1

Atozte arzayak, ariñ atozte,

guazen guztiyok festara,

Aita Josepe buru degula

Donostiako plazara:

kaletarrai eskaintzen gatoz

amoriyozko doaya,

soñu ederrak, dantza politak,

kanta euskerazko eztiya.

 

              2

Greziyatikan etorri eta

amaikagarren urtean,

irugarrena degu arzayak

Donostiyako kalean:

Iñauteriyan soñubarekin

ixildu gabe kantatzen,

gabaz ta egunaz beti dantzan ta

beñere ez gera nekatzen.

 

 

          Artzai kanta

 

      1

Eman genuben itza

lenago bi aldiz,

etorriko giñala

iñoiz edo berriz:

irugarren aldiyan

aurten emen gera,

Donostiar maiteak,

zubek ikustera.

 

      2

Oraiñ amaika urte

eta oraiñ zortzi,

Donostiya genduben

lenago ikusi:

ordutik oneraño

ez genduben uste

aurreratu zirala

lanak onenbeste.

 

      3

Etorri geranian

plaza-kantoyera,

dira pozez malkoak

agertu begira:

esan nayagatikan

da esan eziña

gure biyotzak artu

duten atsegiña.

 

      4

Berrirotik egiten

zauden Donostiya,

ederra bezelaxe

zerade alaya:

guztiz maitagarriya

zedorren jendea,

eziñ izan diteke

dan baño obea.

 

 

          Euskaritxoa

 

Artzayak oroipena

Iñauteriyari,

goizetik arratsera

dantzan ta kantari:

beti umore ona

gure soñubakin,

adiskide ta maite

donostiarrakin.

 

 

          Zortzikoa

 

      1

Zortzikoa kantari

menditik kalera,

Donostiyara pozez

gaur etorri gera:

ariñ makil saltoan

Aldapetan bera,

Iñauteriyetako

festak ikustera.

 

      2

Artzayak izan arren

gure dantzariyak,

dira guztiz lirañak,

datoz txit galayak:

kolore ederrezko

berdiñak jantziyak,

eskubetan politak

makil ta ustayak.

 

      3

Dantza-leku ederra

olezko biguña,

plazan dago berriro

gaur bertan egiña:

ikusteko nork duben

zankoa ariña,

eta zeñek obeto

darabillen oña.

 

      4

Zer ikusi geiago

izan dezan festak,

eta luzeagoa

iraupena goizak:

artzayakin batean

datoz gaur modistak,

josten eta bordatzen

langille politak.

 

      5

Guztiz ondo dakite

egiten kofiyak,

kolorezko zintakin

modara jarriyak:

oi ez bezelakoak

dira neurri-gayak

buru kolokak eta

illez estaliyak.

 

 

      6

Len, oraiñ eta beti,

kaletar maiteak,

zubentzat esker onez

biyotzak beteak:

oroituko gerade

juan arren urteak,

gure denboran, eta

ondoren semeak.

 

Atzera