Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Gernika

Haranburu Altuna, LuisKriselu, 1977 Antzerkia

Aurkezpena

      1974ko urtean TORIBIO ALTZAGA sariaren irabazle suertatu zen antzerki hau, «legezko» oztopoengatik ez dugu argitaratzenk izan gaurdaino.

  Drama eskematiko honetan Euskal Herriaren egoera represiboa tankeratzen da. Hain gertu diren denboretako zoritxarrak nekez gerta daitezke entretenigarri, eta teatrogai badira beren trajedi kutsuagatik da.

      GERNIKA antzerki hau euskal teatro berriaren kontexto formalean finkatzen da.

 

 

 

Pasartea

LEHEN PARTEA

I

 

    Elkarri jantziak prestatzen eta orrazten ari dira. Harat-hunat dabiltza eszena egokitzen. 6 erdira doa eta txalo bat egiten du. Guztiak berarengana. Partidu bat hasi baino lehen bezala jartzera korroan eta buruak ikuituaz. 7.k keinu egiten die musikoei. Musika. Eskubira guztiak. Musikarik ex: 8 erdira, beste aktoreek JIGANTEA inguratzen dute.

 

8

Begira, JIGANTE tristea.

Ixilik dago aspalditik.

Benetan, itxura farregarria du.

Hil ote den ere pentsatu dut.

Itsusia da.

 

    1, 2, 3 eta 4. k karraxi egiten dute. Negarra. 5, 6 eta 7 kontsolatzen hasten dira.

   

8

Baina keba!

Krimen berri bat

asmatzen ari da.

Ixiltasun horrek

ez du gauza onik adierazten.

Hori ez da seinale ona.

Kiratsa dario.

Ustel usaina du azkenaldian.

Egunen batetan su hartuko du.

Sugeak aterako zaizkio ahotik.

 

    6.k ostikoz jotzen du JIGANTEA.

         

Pipiak joko dizkio hankak.

Zahartu da.

Marru handia eginen du

eta kito!

 

    5 ezkerrera doa, taldeari begiratzen dio eta polizien txapel bat jazten du. Taldearengana doa. Hasarre gisa.

 

Circulen! Circulen!

Orain ere gaizki esaka ariko zarete.

Gartzelara joan nahi ahal duzute?

Erakutsi paperak!

 

    6 aurreratzen da berarengana eta poliziak «katxeatu « egiten du. Besteak harat-hunat hasi dira.

 

Nik ez dut ezer egin.

Lanetik nentorren eta

begira nengoen.

 

5

Hori, betiko kontua da.

Badakigu, bai,

Zuek nola pentsatzen duzuen.

 

    8 JIGANTEAREN gibelerat pasa da, luzeroa ireki du eta burua ikusten zaio.

 

JIGANTEA

Lurren eta gizonen batasuna,

goiko zeruak gomendatu digu.

Deseinu handi eta ederra:

Lur eta gizonen batasuna.

 

    1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. k KORUA osatzen dute.

 

KORUA

Lur eta gizonen batasuna.

Deseinu handi eta ederra.

 

JIGANTEA

Badakigu era askotako jendeak daudela.

Lur eta gizon diferenteak.

Baina batasunean aurkitzen dugu helburua.

Bakarra da gure helburua.

Gizonak berekoiak dira

beren gisara uzten zaienean.

Behar den tokian joko dugu.

Behar den guztia gartzelatuko dugu.

Herriaren bakea salbatuko dugu.

 

KORUA

Lur eta gizonen batasuna

Deseinu handi eta gogorra.

 

JIGANTEA

Demokraziaren izenean,

puskatu egin nahi zuten herria.

Justiziaren izenean,

elizak erre zituzten.

Anarkia nagusitu zen

gure artean.

Baina guk:

Zeruaren abotsa entzun genuen.

Herriaren kargu hartzeko eskatu zitzaigun.

Karga astuna!

Baina guk ez diogu uko eginen

gure deseinu sakratuari.

Gu gara Herria.

Gu gara Bakea.

 

1

    (ahoa zabalduz, logurez)

       

GORA heriotza! !

 

    KORUA desegin da. Lanean ari diren itxura egiten dute. 1 eta 2 lurra garbitzen; 3, 4 eta 5 karga handi bat jasotzen.

    Musika apur bat.

    7 eta 8 militarrak dira orain. Paper bat leitzeko antza egiten dute.

 

7 eta 8

Nor da, Joxe Arbelaitz?

 

5

Ni jauna.

 

7

Etorri gurekin.

 

5

Zer da, jauna?

 

8

Kejatu egiten duk, hi! !

 

5

Ni ez natzaizue kejatzen, jaunak.

Ni ez naiz gaiztoa.

Sei haurren aita naiz.

Andrea gaixo dut.

Hamabi orduz egiten dut lan.

Ni ez naiz politikan sartzen.

 

7

Reklamazioak gero.

Denak berdinak zarete.

Zuei sinestu besterik ez dago.

Ondo zekiagu hi izan haizela.

Ikusi egin haute.

 

5

Baina zertan ikusi naute, jauna?

 

7

Hori duk guttienekoa.

 

8

Guk bazekiagu.

 

    Esposak jartzeko jestoak. 7 eta 8.k badaramate S ezkerrera. 1, 2 3, 4 eskuinat.

   

1, 2, 3, 4

Ene! Hau tristura!

Gure laguna zen.

 

1

Herriko mutilik onena.

 

2

Jatorrena

 

3

Azkarrena

 

6

Nora eraman dute gure laguna?

   

1, 2, 3,4

Gartzelara.

Gartzelara.

 

6

Zer egin du?

 

1, 2, 3, 4

Askatasuna eskatu du.

 

6

Eta zer gehiago?

 

1, 2, 3,4

Ogia ere eskatu du.

 

6

Baina hori ez da pekatu.

 

2

Libertadea ez da Herri hontako lorea.

Hemen galerazia dago gizon izatea.

Hemen gizona hil egin dute.

       

    8 JIGANTEAren atzera doa. Luzerotik ageri du burua. Beste guztiek eskuetan hartzen dute burua.

       

JIGANTEA

Herri baten progresoa lortzeko

beharrezkoa da ordena.

Ordena lortzeko

beharrezkoak dira gartzelak.

Gartzelak betetzeko

beharrezkoa da indarra.

Indarra izateko

bakea maite dugu.

Bakea eta ordena izateko

eskolak ditugu gure esku.

Herriak gure bakea maite dezan

beharrezkoak ditugu gartzelak.

Gu aberats gaitezen

beharrezkoa da ordena.

 

AMEN

Musika

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera