Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Gizartea eta parasozialismoa

Mujika, Luis MariEtor, 1975 Saiakera

Aurkezpena

        Luis M.ª Muxikak bigarren liburu honetan historia aztertuz jarraitzen du.

        Lehen argitaratua du «Aintzinako sozio-ekonomia» deritzan lana.

        Egileak garbiro adierazi nahi digu historia ez dela begiratu behar halako anekdota piloz ornitutako filma bezala. Vicens Vives-en eskola jarraiturik, historiaren barne-muinean sozioekonomi kondizionamenduak nabarmentzen ditu.

        Liburu honetan agirian dago Erdi Aroko sozio ikuspegi orijinal bat eman digula, batez ere mugimendu eta talde parasozialistak zehazki azalduz.

        Parasozialismoa eta protestagiroa azaltzen dira nabarmenen lan honetan; horrek damaio liburuari meritua.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera