Ainendi
Zugandik erdi
Hitz isil oro-jakin hori!
Aunendi
Zugan iraungi...!
Bazter-sua basarrosan:
suak bazterrik ez baina, inolako.
Sasikoa nahi dut izan,
Basarrosa bezalako,
su-kiribil batez erditzen delako.
Horra arratsa maldan behera,
laranjak itzali diren lurretarantz!
Horra argiak ilunera,
sartaldeko sortalderantz,
ilunak argia izan dezan ardatz...!