Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Hizkuntza eta Pentsakera

Alvarez Enparanza, Jose LuisGero, 1972 Saiakera

Aurkezpena

        Larresoro. Aspaldi honetan euskal letretan etengabeko lanean ari diren idazleen artean ba ote ezagunagorik? Ezaguntasuna berez arrazoi askogatik izan daitekeelarik, nekez aurkituko euskal arloan bide berri gehiago zabaldu duenik. Eta bide berriak era askotara zabal daitezkeelarik, ba ote zabaldutako bideetatik berak adina euskal idazle erakarri duenik? Novela eta ensaioa, beste inork baino gehiago eta lehenago —garai honetan behintzat— landu ditu. Aski bedi honako hauek aipatzea: «Leturiaren Egunkari ezkutua», «Peru Leartzako», «Huntaz eta hartaz», «Elsa Scheelen». Gaur beste liburu hau dakar argitara: «Hizkuntza eta pentsakera». Duela lau urte idatzi zuen Mitxelenak: «Larresoro dugu, nik dakidanez, Linguistika «berriaz» gure hizkuntzan mintzatu den idazle bakarra». Izan du geroztik ondorengorik. Liburu honetan ere Linguistika berriaz mintzo zaigu: estrukturalismoaz. Berriena ez bada ere, berriagoen sorrera eta iturburua. Linguistika ez ezik, Soziologia eta Psiquiatria ere, besteak beste, estrukturalismoaren argitan berrituak eta gaurkotuak izan dira. Guzti horietaz mintzo zaigu hemen. «Leit motiv» bakarra du liburu honek: Marxismoaren esan batzu estrukturalismoaren argitan aztertu.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera