Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Hizkuntza, etnia eta marxismoa

Azurmendi, JoxeEuskal Elkargoa, 1971 Saiakera

Aurkezpena

  Liburu hau 1969an idatzitakoa zen berez. Argitalpenerako zerbait eguneratu behar izan da, Bigarren Parteko IV. atala erantsiz batez ere. Euskal Herrian abertzaletasun «klasikuaren» kritika eginik dago, bukaturik ez badago ere. Internazionalismo «klasikuaren» kritikan, aldiz, oraintsu arte ez da gauza askorik egin. Interesa biztu da, halare, ta azterketak ere agertzen hasi dira. Euskal Herriratutako nazioarte-zaletasun marxista nazioarteko bere baldintzape orokorrari lotuta sartu baitzen, eta guzti hura ere auzipetaratu beharra zegoen marxismo euskaldunari eite propiorik ematekotan.

  Azken urteotan abertzaletasuna eta Marx-zaletasuna sarri agertu dira elkarren ukazio antzean. Biok elkarri doitzeko saiorik ere ez da falta izan: liburua azkeneko joera honetan dago, —eta marxismoa kritikoki azterkatuz egon ere. Liburuak, hortakoz, euskal arazoari marxismotik haina begiratu dio marxismoari berari euskal arazotik, marxismoa bere printzipioetarainoxe, bere izari historiko nahiz barne-egiturazkoetaraino zulatuz eta berpentsatuz. Diferentzien azterketarekin eta kritikarekin batasunari lagundu nahi zaio.

  Erabilitako ikusgune eta metodoa sozial-filosofia dialektikoarenak bakarrik izan dira. Betoz orain kondairazko, soziologiazko, politikazko, ekonomiazko azterketak e.a. Aspaldion kezka asko dago eta, ekintza indartu ahala, zer nola egin edo zer nola epaitu oinarritzeko azterketak, liburu nahiz aldizkaritan, ugaritzen ari direla ikusten da. Liburu honek ere ekintza-planteamoldeen hitzaurreetan gelditu nahi izan du: ez baita libururen baten gauza politikan zein bide eraman erabakitzea, eta bai zure eta guztiona, irakurle. Bide hortan argi pixka bat egiteko duzu liburua, gomendatzen dizugun beste lehenagokoren batzuk bezalaxe: R. Arregi, Politikaren atarian, 1969; A. Sagarna, Soziologiaren hastapenak, 1970; G. Garate, Marxen marxismoa, 1971.

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera