Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Ihesi

Garcia-Viana, TxemaSusa, 1986 Poesia

Aurkezpena

        Poema bilduma hau amorrazioa eta etsipenaren arteko muga da, eta Kartxi dugu mugalari. «Ihesi» izeneko honetan, gibelean operkutatzen zaituzten ukabilkadak nozitu ditzakezu, disimuloan eta flotazio marraren alde batetan zein bestean. Zail izan ohi halakoak erabakitzen, baina agian esan liteke liburu aurretik argitaratu izan diren beste liburu batzuren ildotik doakigula, «Anfetamiña» edo «Bileterik gabe» bildumen ildotik hain zuzen ere. Lehena baino zuzenagoa eta bigarrena baino koherentzia haundiagokoa, baina batez ere azpitik ari den ahots kolektibo baten barruan ahots berri bat agertuz, esperantzarik ez dela aldarrikatuz, futuroa klaro dagoela egon daitekeen modurik sentikorrenean adieraeziz.

Pasartea

Hamabost

 

 

Hamabost urte

        moldatu berrriak

eta zerbeza bat eskatu

        eta birikak honezkero

                          gorrotoz bete.

 

Hamabost urte

        altzairua patrikan

larru leuna

begi argia

            oraindik

gazteegi

      bihotza lehertzeko

eta begira egiten duk

            guk hainbat

                      asfaltoa gorrotatzen...

gazteegi

bala hori botatzeko

                            hiri

 

          —eta eskolan meza bat

                              eskaini omen

                                      hire arimaren

                                              alde—.

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera