Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Ipuin laburrak umetxoentzat

Garitaonandia, BitorEditorial Vasca, 1922 Ipuina

Pasartea

Perrea

 

        Peru ta Patxi, aita-semeak, Donosti aldera zijoazen. Peruk edauzki (perra) bat ikusi zuen bidean, ta esan zion semeari:

        —Patxi; artu zak edauzki (perra) ori ta gorde sakelian.

        —¡A ze gauza! ¿Txatar ori gordetzeagatik makurtu? Ez—. Ta jaramonik egin gabe jarraitu zion bideari Patxik.

        Aitak, ezer erantzun gabe ta ixil-ixilik makurturik artu ta gorde zuen edauzkia.

        Lenengo eldu ziran erriyan izan zuen edauzkia saltzeko zoria, ta eman zioten diru-ordañez, gereziak erosi zituen.

        Tapa-tapa ba-zijoazen aurrera. Eguerdi aldia zan, ta eguzkiak gogortxo joten zuen.

        —¡Ez ote degu arkituko ituritxoren bat! —esanaz, estu zijoan Patxi izerdi-tantaka, aoa legorturik.

        Onelako-batean Peru'ri erori zitzaion sakeletik (bere naiz) geresi ale bat. Paixik artu zuen beriala, baita aora sartu ere gogoz. Geroxiago

bota zuen aitak beste bat; semiak artu ta jan. Orrela, batak bota ta bestiak artu, jarraitu zioten gereziak aitu arte.

        Azkenengoa jan ondoren, aitak esan zion semeari:

        —Bein makurtu ba-intzan edauzkia jasotzeko, ez ukan eun aldiz makurtu BeaRrik gereziak artzeko.

 

                        Neke txikia eraman nai ez duenak

                        Ondoren ditu neke aundi ta lanak.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera