Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Ipuiyak

Intzagarai, RamonEneko Deunaren Irarkola, 1922 Ipuina

Pasartea

Zakur gosetiyak

 

        Zakur goseti batzuek otsuaren larrua osin-uretan ikusi zuten, bañan amorru ta gogo aundiyagoz jateko, osiñeko ura edaten asi ziran, otsoaren azala legorreratzeko.

        Zakur ayek, urez puztu-ta, bertan itorik gelditu ziran, otsoaren azalari kosketarik egin gabe.

        Asko ta gozo nai duena, gazitan ito oi da.

 

 

Zakur zintzoa.

 

        Lapur batek zakur zintzo atezayari okel aundi bat eman nai ziyon, zaunkik egin etzezan. Bañan alperik: zakurrak aragiyari jaramonik egin gabe, zaunk eta zaunk egiten zuen, ta txolarte batean lapurrari esan omen ziyon:

        —Nere abo ta zintzura ixilarazo nai itukek, aragi ziztrin orekin, nik zaunkik egin ezta, i, nai bezela etxebarrenen, ibili adin. Eztago gaizki, alprojatzarra; zaunkaka ariko nak, goiz-goizeko argi arte...

        Askok badute, ixpilu ontan, zer ikusi.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera