Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Ipurtargi beltza

Landa, JosuSusa, 1983 Ipuina

Pasartea

        Herritik atera bezain laster zegoen zubiaren azpian bizi zen Pako. Herriko aitonamonek ziotenez, bere arbasoak herriko azken ijitoak izan omen ziren, eta Pako bera, nahasitako arraza harrigarri batetakoa omen zen. Gazteek beren burua zahartzen ikusten duten edade hartantxe zegoen Pako; inork ez zekien seguru ea herrian esaten zen bezalaxe gurasorik gabeko haurra zen, baina gauza segurua zen herriko inork ez zuela haren gurasorik ezagutu.

        Pakok aspaldidanik ezagutzen zuen Bea. Bea, janaridendakoen alaba, egunoro eguerdi aldera zubi aurretik pasatzen zen, burua beti gora eta ipurdia alde batetatik bestera, dindi danba. Askotan pentsatua zeukan berarekin hitzegitea, baina jakina, ausartu ez.

        Egun hartan, eta negua zenez, oso laster ilundu zuen, eta sasi batzuren atzean zegoen Pako zelatan, zelatari eta urduri. Ez zen batere normala horrelakotan ibiltzea, oso jokabide arraroa zen beregan. Bide bazterrean, derrepente, Bea azaldu zen eskuan kriseilu bat zeramala. Pakok esku batez harrapatu zuen aldamenetik igarotzean, eta bere kontra estutu zuen. Kriseilua erori zitzaion eta bertan itzali. «Ez izan beldurrik» esan zion, baina gertutik senti zitzakeen gorputz fin haren ikarak eta dardarrak.

        Bea etxeratu zenean, aitak zerbait anormal antzeman zion, eta jantzietako zenbait urradura ikusi ahala, egia atera nahi izan zion. Bea, azkenean, negarrez lehertu zen ezetz eta ezetz esanez, ez zela ezer izan, erori egin zela eta jantziak urratu.

        Aitak guztiz urratu zizkion jantziak eta biluzik zegoenean ohe gainean etzan arazi. Hankak zabaldu eta aluan barrena exploratzen hasi zitzaion. Burua altxa, eta begiak aterata baina jestu lasaiaz galdetu zion «Nor izan da?». Gero eta bizikiago, azkenean lepotik helduz, «Nor izan da?». Azkenik, eta ia arnasik gabe, izen baten hizkiak erdi pronuntziatu zituen.

        Eskopeta hartu eta postaz kargatu zuen aitak. Zubiaren ingururantz abiatu zela ikusi zuen Beak. Hurrengo egunean ibai ertzean gorputz bat arkitu zuten zulo pare bat bihotz aldean. Inork ez zuen ezer galdegin. Ibai ertzean bertan lurperatu zuten gorputza, mementu hartan herriko komisarian zeuden bi presok.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera