Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Itoak ur azalera bezala

Mujika Iraola, InazioKutxa, 1993 Ipuina

Aurkezpena

        Ipuina ibilaldi bat da memoriaren mekanismoetan barrena. Bi pertsonaia nagusi ageri dira kontakizunean: lantegi kontuak direla eta, txosten bat idazteko asmoz Espainiatik Parisa doan gizona, bata, eta espainiarrak ostatu hartzen duen hotel txikiko etxekoandrea, bestea. Gizona bere gelan txostena idazten ari dela, emakumea sartzen zaio gelan, eta leiho ondoko kulunkaulkian jartzen da puntuginean. Bataren eta bestearen iraganak azalduz joango dira pixkanaka, itoak ur azalera bezala, eta halako batean elkar joko dute, une mingarri batean, bataren urteetako ezabaketa lana eta bestearen ezabaezina agerian jarrita.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera