Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Iziartxo

Garitaonandia, BitorLeizaola, 1918 Antzerkia

Pasartea

Lenengo egintza agertokian

 

        Eskuitik, baserri-etxearen alde bateko sarrera (etxe-aurrera ez da agiri): ate ondoan aulki bat edo bi. Atze-atzian bidea, etxe aurretik dijuana. Beste inguru guzian zelaya, ezkerretik zugaztia ikusten dala. Zugatz-artetik dator bide bat. Zugatz baten inguruan eseritokia. Zelayaren atzian soro ta mendiak.

 

Lenengo agerraldia

 

        IZIARTXO bakarrik: gero MUTIL BAT (Iziartxo josten dago zugatzpeko aulkian eserita, mai txiki bat aurrian duela)

 

IZIARTXO. Atzekabe arkitzen da gaur nere biotza!... Argi gutxi du neretzat gaurko eguzki diztikorrak... ¡Au illuntasuna dakatana nere buruan!... Illuntasunaren ondoren etorri oi da argia, eta odeien ondoren eguzkia: ala dio esakun zarrak, eta ala izango da; bada «ezakun zarrak gezurrik ez». Bañan... ¿noiz izango da?... ¿noiz sartuko da nere biotz mintsu ontan zorionezko eguzki ta alaitasun argia?... ¡Ez da izango errez!... Zorigaitzez izan nuen jaiotza

illuna... ¡Uriko alaba! ¡sasikumea! (erdi negarrez) ¿Zeiñen erruz etorri nintzan ludi ontara illunpean? ¿Nun dira nere gurasoak? ¿Ez al-det iñoiz jakingo nere aita edo amaren berri?... Azkatu zazu, Jaungoiko maitea, nere biotzeko lokarri au! Zugan jartzen det itxaropen guztia. Zure naia bada nere gurasoen erruzko aztuntasuna nik eramatia, gertu nago; bada Zure emaitza izan ezkero, neri dagokidana izango da...

 

MUTIL BAT. (sartzen da ezkerretik) ¡Eup!

 

IZIARTXO. ¿Zer nai dezu?

 

MUTIL. ¿Zu al zera Mendigain'tar Iziartxo?

 

IZIARTXO. Bai ni naiz.

 

MUTIL. Tori ba. (Ematen dio idazki bat) Jaun batek eman dit zuri ekartzeko.

 

IZIARTXO. ¿Emateko bakarrik esan al-dizu?

 

MUTIL. Bai; baña... zuri bakarrik... eskutik eskura, ta iñork ikusi gabe.

 

IZIARTXO. Ondo da... Tori (Ematen dio txakur aundi bat)

 

MUTIL. Eskarrikasko... Agur (Juaten da)

 

IZIARTXO. Zuaz ondo. (Idazkia irikitzen) ¡Zeiñena ote da!... (Arrituta) ¡Gorgonio!...

 

(Irakurtzen)

 

        «Mendigain'tar Iziartxo'ri.

        Iziartxo nerea:

        Azpaldi ontan zurekin egoteko gogo aundia det, bañan ezin zait egokitu tartetxo bat zurekin itz egiteko; ta orregatik, eskutitz onen bitartez dizut nere biotzeko txokorik onena zuretzat dala. Ezkontzeko asmua det, bañan lenbizi andre-gaia aukeratu bear da, eta askoren aukeradun izan arren, nere begi-tximistak zugana jo dute (Buru igiakin erakutziko du ez duala irakurtzen bere gogoz). Nerekin Xabier'ekin bañon obeto izango zera. Irabazi aundia det aberats askoren diru-zaindari izateakin. Gañera, dakizun bezela, zuen baserri-etxeko ardurea ere nik det, ta beraz, zuen zoriona nere eskuan dago.

        Erantzun lenbailen, Iziartxo, baietz esanaz ta atsegintegian sartuko dezu

 

        Zure maitari

        DOLLORTEGI'TAR GORGONIO»

 

(Izketan)

 

        ¡¡Ez, da ez, da ez!!... (Lurrera botatzen du idazkia amorruz)...

        Lainotsu asi da gaurko eguna, ta lainotsu amaituko dala uste det...

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera