Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Kondairaren ihauterian

Irigaray, Joxe AnjelCaja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa, 1978 Poesia

Pasartea

Izan nahi nuke

atzo, egun, bihar

denboraren gauean eta egunsentian

egaka ibiltzeko.

 

Izan nahi nuke

illargi eta iduzki

euri, elur eta laiño

ortzimugatik illunabarrera

jauzika aritzeko.

 

Izan nahi nuke

mendi, ibar

zelai, zuhazti eta arkaitz

itsaso, erreka, ibai

gure lur osoa

izan ahal izateko.

 

Izan nahi nuke

arrano, urzo, sai

artza, otso eta azeri

orein eta amorrain

bizidun guztien taupadak

nere bihotzean senditzeko.

 

Izan nahi nuke

hangoa, hemengoa

emakume, mutiko eta neska

gizadiaren haunditasunean

murgiltzeko.

 

Izan nahi nuke

arnasa, kanta, dantza

sinfonia, opera

eskultura eta margo

karrika eta baserri

diren gauza guztien urdin-ñabarrean

betirako desleitzeko.

 

Izan nahi nuke

mezulari

gure mendetako mina adierazteko,

laboraria eta goldea

gure baratza iraultzeko eta ereiteko

lemazain

gure itsas-ontzia kai onean sartzeko.

 

Izan nahi nuke

ihauteri

izan ez naitekeena izateko.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera