Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Larrosa eta Lauziri

Elizondo, JoseMartin, Mena y Cía, 1913 Ipuina

Pasartea

Larrosa

 

        Arantzik gabeko larros jatorra, Zarauzko zeyan jolasten ziraN umetatik alayena zala, gezur aundirik gabe esan zitekean.

        Bera baño biurragorik, gaitz izango zan aukeratzen krixalluekin billatu nai izanta ere, baña zegitzan biyurkeriak gaiztzake egin oizituan.

        Beraz batera jolasten ziran lagunchoak, gaiztotzat berexita zeukatenagatik, berakin partzantzurik nai ezta aldegin oizioten.

        Baña alper alperrik beragandik urrindu oiziran, zeren, Larros biurrak, intza ormari erazartzen duan griñak bezela, aur jolasari zion zaleak, bere kidakoetara erazartzen zuan, alderik geyenea jolasaren lekuan borroka edo maxia arkitzen bazuan ere.

        Zenbaterañoko biurra zanari antz emateko, egin oizituanetako biyurkeri bat aipatzia diñ izango dala deritzogu.

        Erramu igande goiza zan ta erramuak bedinkatzerako garaya oidanez, Zarauzko eleiza erramudunez iya beterik zegoan, eleiz atea erekita Larrosa, asto churixka bat sokatik elduta zeramala agertu zanean.

        Sartu bezin laster, ur bedinkatu ontzian astoa lotu nai izan zuan, baña eleiz barrukoak beragana joanta atez kanpora urruxkatu zuten bere lau ankakiko lagunakin batera.

        Echeratu zanerako amak bazekian egin zuan biyurkeri donauslearen berri ta jipoya emateko zai egon zitzayon, baña amak zigorra eskuetan artu zuanerako, auntz triskularia baño biziyago igasi joan zan.

        —Neskame bidalduko aunat —amak eskall-burutik deadarka esan zion, ta berak, algara iskanbillatzu batekin erantzun zuan.

        Len, biur gaitzakea zala esan degu, ta oraiñ, adu jatorkiak edo aurdaroko zoramenak biurtzen zutela esan gentzake.

        ¡Aurdaro zoriongarria!

        ¿Nori, aurdaroko oroipenak biyotza kilimatu ez diyote?

        ¡Zenbat ames zoragarri, zenbat lilluripen ta zenbat maitagune gozo jaso ote ditu aurdaro zoriontzuak! Aur bat ikusita aingeruben irudigarririk ziatzena begitantzen zaigu ayen izate zoriontzuaki ur emateko beste irudigarririk ez daukagunakatik.

        Baña laga daitzagun lillurapenak eta jarrai deyogun gure edestichoaren ariyari.

        Orretarako goazen Zarauzko zeyara, ta ikusi dezagun umeak zarata biziyan darabilden jolasketa.

        Eta agerien dabillena Larros biurra da trisku ta iskanbilla dariyola beste guziyen aitzindari izan nairik.

        Bere araupera jarki nai izan ez duan bati chimetatik orapen bat egin diolako, beste guziyak batu dirata, bere biziko jipoya ematen ari zaizka.

        Gaizki bearrean arki zan neska biurra, mutill xegaztacho bat bere aldez bitartetu zitzayetenean ta bere etsai jipolariak ukabilka urruxkatzeko biartu zanean.

        Eriondapetik atera man ta esku emanik Chiliko iturrira eraman zuan jipolariak arpegian eragin ziyoten odola garbitzera.

        —Eskarrikasko Lauziri —esan zion Larrosak, far irri antzeko muskiyuakin.

        —Ezta zeri emanik —erantzun zion mutillak.

        —Orain echera nua; ¡Agur! —esan zion neskachak, urrena, ta mutil! biozberiak:

        -Agur, ta ondo joan —erantzun zion, Larrosa zijoan bidean zear, begirazun abalitzua zijoakiola.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera