Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Nire filosofiaren muina

Garmendia, RomanErroteta, 2009 Saiakera

Aurkezpena

  Liburu honek erakusten duena da ezen aristotelismotik oraindik badela posible, actualizatuz gero jakina, filosofia egitea, eta ondo badago beste perspectivetatik egina bat dator ondo egina dagoenarekin. Liburua da tomismoaren actualizatze bat, besterik gabe. Eta autoreak badu idatzia testutxo hau: «aristotelismo actualizatua buruan eta ibili munduan». Eta filosofa erakargarria da, egiari hur ematen duenez, aristotelismoan oinarritua, ezinbestekoa den arren noizean behinka actualizatzeak egitea, mundu guztiak dakien moduan.

  Voltaire euskal jatorriko zirikatzaile anticlericalak hola amaitzen zituen escrito aunitz. Autorea ere bada bromista, baina catolikoa dela berehala ohartuko da lectorea, eta arrazoitu egiten du bere fedea kantismotik hartuz terminologia puska bat, terminologia ilustratua, ondo integratzen dena logica elementalaren baitan.

 

Hitzaurrea

HITZAURREA

 

  Nahi dut lan honekin nire filosofiaren laburpen mamitsua ematea, mamitsua eta ordenatua. Eta nola aristotelismoan ikasten dudan ordenatzerik hoberena, nik ere orden hori hartzen dut nire filosofia erakusteko.

  Bi parte edukiko ditu, beraz, nire esposicioak. Lehen partean jorratuko dut nire filosofia teorikoa, hasiz, duda barik, nire ezagutzaren teoriaren fundamentuekin, zeintzuek oinarritzen diren socratismoan, eta socratismotik hazi eta garatu ziren filosofia teorikoetan, platonismoan eta aristotelismoan, eta baita aristotelismoaren cristautzea den tomismoan ere. Baina nik ajusteren bat egiten dut, edo hobeto esanda, actualizatze bat. Eta tomismoan Jainkoaz ezagutzen dena a posteriorikoa bada, nire filosofian hori a priori da, kantismotik harturik dagoela terminologia hori, eta logica formalean asimilatua (batez ere predicatuen logican, non aurkitzen baita logica aristotelikoarekin bat etortzea) eta logica formalean asimilatua nire terminologia eta teorizacioa.

  Bigarren partean filosofia practikoa jorratzen dut (metodologia logiko berberarekin, eta horrek suposatzen du oso simplea dela funtsean nire filosofia osoa, oso erraz comprenitzekoa bere minimalismoan, permititzen bazait horrela esatea). Eta filosofia practiko hori bi partetan bereizita ageri da: lehen partea filosofia etikoa, nire teorizacioan sobrenaturalista dena eta baita consecuencialista ere, eta bigarren partea da filosofia politikoa, zeina baita ezkerreko teorizacioa batik bat nire teoria socialismoaz garatzen dudala nire perspectivatik, zeina baita oso socratikoa bere hastean, actualizatua bada ere, batez ere materialismo culturala bezala ezagutzen den teoriarekin (hori hobesten dut egiazkotzat eta ez materialismo dialecticoa).

  Eta ciencia politikoaren barruan badut azkenean jorratzen, trazo laburrez, niretzat ciencia ere izan daitekeen ciencia ficcioa (etorkizun dena ez baita ezaguna).

  Euskarari dagokionez euskara batua da nirea, baina proposamen bat egiten dut, euskal arrotz hitzak, erderetatik hartuak, batez ere greko eta latinetik, eta gaztelaniatik, eta frantsesetik, horiek nik idazten ditut ortografia jatorrizkoa errespetatuz. Daukat ezen horretara erraztu egiten dela euskararen ikastea eta comprenitzea. Eta hori bakarrik bada nahikoa arrazoi contuan eduki dadin nire proposamena.

  Euskara batua oraindik berria da, eta egiten ari da, eta normala da proposamenak izatea. Eta nirea deritzot oso interesgarria.

 

Pasartea

 

 

LEHEN PARTEA: FILOSOFIA TEORIKOA

 

1.- Nik honela ordenatzen dut vire filosofia:

    Filosofia teorikoa

    Filosofia practikoa: - Etica

                                    - Politica - ciencia ficcioa

2.- Filosofia teorikoarekin hasten naiz, eta oinarri oinarrizko teorizacioekin gainera, laburbilduz gero garatzen joango naizena. Hauxe diot:

 

  a.-a.- Dena hasten da Socratesen filosofiakin:

            metodo inductivoa

            definicio universala

 

  a.-b.- Platonismoan teorizatutako forma inmutableen cosmos goragokorik gabe. Definicio universala izango litzatekeen forma inmutable hori (objetuaren esencia) nik mutable egiten dut (materialismotik hori agerikoa da), eta ajuste bat egiten dut, inmutable dela suposatu egiten dut (zeren evolucioaren teoria baita egiazkoa, eta hortik universaltasun egiazkoaren azpitik daude definicio guztiak, azkenak ere zeren teorian azkenik ez baitago, eta horregatik hartzen ditut hipotesis bezala garaian garaiko definicioak). Hortara badaiteke ciencia egiten hasi, baina sekula ez da, vistan dago, ciencia hori definitivoa (aurreratuz gero, adibidez, definicio hobeak beti egiten ahal direlako), ez gara sekula iristen cosmos materialaren ezagutza universalera, cosmos honen esencia ezagutzera, beste berba bat erabiliz.

 

  a.-c.- Aristotelesen logica ere antzerakoa da, socratismotik garatua, cosmos materialeko objetuak ajuste batekin formalizatuak, arestian esandako moduan, eta ostean molde berean da ikertua.

 

  a.-d.- Bertrand Russellen predicatuen logica ere (bat etorri zena Fregeren logicarekin) antzerakoa, ajuste horrekin formalizatuz gero operatu daiteke molde berean (beti jakinean gaudela egiazko universaltasuna izkutatu egiten zaigula, ezin ezagutu dezakegula). Aristotelesek argumentatua formuletan ipintzea da, besterik ez. Gertatzen da ezen formula horiek, garaian garaikoak, beti daudela, nire ajuste materialistarekin, egiazko universaltasunaren azpitik. Horrek ez dakar garai bateko formulazioekin (nahiz eta beti diren hobegarriak euren jatorriak diren definicioak), beti suposatuz definitivoak direla, horrek ez dakar cuantificadore universala sartzeko adibideak ez egotea eta hor daude predicatuen logikan ariketak horren gainean.

 

  b.- Platonen dialogoetan ikasten den moduan Socrates sekula ez da iristen bere intelectoa beteko zuen ikertutako objetuen definicio universaletara. Eta Platonek cosmos goragoko bat intuitu zuen, forma inmutableena, eta halako forma jada bazen definicio universala objetu material batena, edo beste batena (oro har hartuta), eta hor jada ciencia posible zen. Aristotelesek cosmos goragoko hori aintzat hartuz forma inmutableak itsatsi egiten zituen bakoitza bere objetu materialari (hylemorfismoa), eta hor jada bazen posible ciencia egitea. Baina definicio universalak ziren forma inmutable horiek, objetuen esencia adierazten zutenak, eta nola cosmos material honetan ez diren, dena baita mutablea, nik hartzen ditut nola hipotesis bezala lan cientifikoa egiteko (eta beti hobegarriak direlako, beraz inperfectuak beti; ez bakarrik socratismoan, baita predicatuen logican ere), hau da, predicatuen logikan ipiniz gero dira variable horiek hipotesiak bezala operacioetan, suposatzen dugularik egiazko definicio universalak direla, beraz egiazko universaltasun batetik beti azpian), eta hortik, hasten baldin banaiz ere metodo inductivoarekin, logica formala egiten ahal dut, predicatuen logica hain zuzen ere, eta hor badaude ariketak kasu partikularretatik abiatuz (cuantificadore particularra edo esistenciala), restriccioa salbatuz, universal bihurtzeko (cuantificadore universala sartzeko), eta casu paradigmatikoa da triangeluarena (edozein triangeluaren definicioa beti da bera). Baina formalizatzerakoan nola beti abstraitu egiten dugun materiatasuna, sekula ez gara iristen, definicio gero eta hobeak egiten ahal badira ere, hain zuzen horregatik sekula ez gara iristen cosmos materialaren definicio universalera, egiazki hitz eginez ez dago modurik, beste molde batean esanda, cosmos material honetako ezer, materialismo estricto batean, universal bihurtzeko (hori misterioa da), eta arrazoia erreza da ematea, cosmos materiala mutablea da berez, aldatze bat da etengabea, eta ez dago modurik activitatea den cosmos material hau ezagutzeko universalki. Ciencia baina, metodo hipotetiko deductivoaz (cienciaren edozein unean suposatu egiten dugu egindako objetu materialen definicioak universalak direla, hau da, suposatu egiten dugu definicio horiek inmutableak direla, inmutable ez izan arren materialismoaren perspectivatik ikusita, eta nik nire ajustea hemendik egiten dut) eta ciencia baina metodo hipotetiko deductivoaz egiten ahal da (suposatu ostean termino bat objetu material baten definicio universala dela, eta hola garai bakoitzekoak, eta hor universal bihurtzea ere posible bada, badaude ariketak cuantificadora universala sartzeko, baina erroan objetu materialak dira metodo socratikoarekin definituak), eta ciencia hori beti da hobegarria, evolucionagarria delako beti da taraduna bere helburu maximoa trabatua duelako ezinbestez. Azken teoriaren ametsa beti ezina da derrigorrean, ezinbestez.

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera