Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Nire soneto beroak

Mujika, Luis MariKutxa, 1997 Poesia

Aurkezpena

        «Nire soneto beroak» Mujika poetaren sormen telurikoak dira, natura eta giza aldarteen ispiluak nabarmenduz, inguruan oinarrituriko ildo beroak isladatzen dituelako. Poetak teluria poesia askean eta neurtuan gauzatzen du, sonetoen arkitektura —lits sotiletan eraikia— argitan utziz. Autoreak poemategian poesiari edergintza izan dadin eskatu bide dio, prosaismo petotik alde eginez; poesiari ez zaio aski min-tzo izatea, mintzo-eder baten oldea derrigorrezkoa du baino. Hona poemak eskeintzen digun errematea: «Poeta naizela hitzaren harrian ohartu naiz, gauzaki, apalen geometria hedatuan konturatu naiz oharmenari eskergauzak gauzago direla (harri mokorra harriagoa dela) jabetu naiz... Horregatik deitu ditut ene kantutegira gauza soil apal guztiak poesia osoro hurbila delako...»

Pasartea

Tren beltza

 

 

Tren beltza bide luzean bezala

—Gaztela handiko sorotan antzo—

etsipena hazten zaida zabala

unea bihurtuz samin-arazo.

 

Arimaren barne eta azala

(sentimenik ez al nuen, akaso?)

gertatu zait berriz lehia ahula

ezina baizik ez baituda jaso.

 

Norantza noake biderik gabe

kezken mendetik oraindik ez libro,

hainbesterako ezbeharren jabe?

 

Bai, ondoan zaitut krudel herio

bultzarazten gogor etsipen-katez,

isuriz niregan sofrikario...

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera