Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Poesiak. Antologia

Goikoetxea, InazioEtor, 1990 Poesia

Pasartea

Gauzen kolorea

 

 

Zer kolore du behiak?

zer kolore belarrak?

Ezetz esan zer kolore duten...

Galdetu diot argiari,

eta erantzun dit:

— Nere kolore!

Gezurra!!!

Ez da zure kolore,

zu beti zuri zera!

— Bai zera!

 

Zer kolore du behiak?

zer kolore belarrak?

Ezetz esan zer kolore duten...

Galdetu diot aizeari,

eta erantzun dit:

— Nere kolore!

Gezurra!!!

ez da zure kolore,

zuk ez duzu kolorerik.

— Nork daki?

 

Zer kolore du behiak?

zer kolore belarrak?

Eta galdetu gabe

erantzun dit gauak:

— Nere kolore!

Bai ote...?

 

Eta argia lotsaz aldegiña zan...

Eta aizea lotsaz ihes joana zan...

Eta behia gauean ikusgaitz

ausnarrean ari zan:

belar-ausnarrean...

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera