Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Santa Kruz apaiza

Ormaetxea, NikolasVerdes Atxirika, 1930 Nobela

Aurkezpena

        Santa Kruz apaiza il omen da. Oraingoan bai, egia da. Noizpait  il-bearra ere

ba zan. Etzan samurra gizagajoa, baiña arenak ere egin du. Onezkero ba daudeke lasai

liberal bildurtiak. Asmoetan nenbilen aspaldi aren bizitza euskeraz argitaratzeko,

ta ez da nik nai-orduko atera. Alde batetik, garbitasun batzuen begira egon naiz luzaro,

ta bestetik, bear adiña beta ez izan. Diralako berri edo argitasun oiek, adiskide aundi

batengandik sortu ditut: bi urte osoz apaizarekin berarekin bizi izan dan batengandik.

Diodan adiskide tolosar orrek ¿zer egin zun? Gure alderdi otan apaizaren kontra

atera diran liburu ta paperak denak bildu, zerrenda batean ipiñi, ta apaizari berari

begitaratu zizkion, arek bere aldetik erantzuna eman zezan. Batzuena ta besteena

entzun bearra dago, iritzi zuzena emate eskeroz. Ez diteke ukatu argitasun oien

berri gabe ez ditekela bear bezela iritzia eman. Santa Kruzi berari ere entzun bear

diogu, ta arek esaten dunetik igarriko diogu zer bidez eta nola ari izan zan karlistaldian.

Pasartea

Irugarren aldiz gerrara.

Trena urrez bertara ta lurrez.

Baserritarrari bei bat kendu, ta bizkarra berotu.

 

 

        Etzun etsi, etzan okildu, bigarren aldiz porrot eginda ere. Berrogeitamar lagun aski zitula zion atzera gerrari ekiteko, ta bai bildu ere luzaro baño len. Abenduaren lenengo illunabarrean Prantzi-muga igaro zuten andik onontza. Ixtillu gorri ikusi zuten gau artan. Bidasoa ibaia ur-ontzixka batzutan pasa zuten, eta gau artan naiko lan izan zuten Aritxulegiko arkaitzera igotzen. Auntzen oinbidetik, bata besteari elduz, apoka, arkaitzulora arte. An tokitu ziran biaramon osoan, ateratzeko bildurrez. Santa Kruz bizkortu zan berriz ere. Aren suarekin esnatu ziran Españiko katolikoak, amorratu ziran liberalak. Amadeo Erregeak ere, Santa Kruzen bildur igesegin bide zun. Laister bildu zitun Santa Kruzek bosteun mutil, eta gerra modua erakutsi zien.

        Illaren irugarrena zan. Apaiza bere mutillekin Urnietara jetxi zan, eta baita aren atzetik Arana liberala ere. Etzan aren begira egon Santa Kruz, eta burni bidean autsi-lardaska bat egin, 101garren trena geldierazi ta Fagoyagan barrena, Pikoagan barrena, Arano-mendira jo zun. ¿Zertarako geldierazi trena? Otsa atera zuten, alegia, Amadeok egundañoko urre-pilla zeramala Italira. Santa Kruztarrak, aldatzeko alkandoraz zaku eginda, bazijoazen trenaren billa. Trenaren kei-adarra ikusi zutenean ¡aien poza! Aurrean jarri ta bat-batean geldierazi zuten makinista. Arrituta, zurbilduta gelditu ziran, Santa Kruzen mordoska zala sumatzean. Bat-banaka kotxe guziak arakatu ta... utsa topatu zuten.

        Santa Kruzen atzetik bazebillen Arana Comandantea Oyartzunen, Añarben, Lizarregin, Venta-Atxurin barrena, ta atzera Pikoagatik, Fabollagatik Ernanira itzuli zan, ezeren usmorik artu gabe. ¿Non zebillen Santa Kruz? Aritxulegi aldean iru egunez; baño baserriz baserri zebillen gabez, baserritar liberalai ta aien ispia edo kontakatilluai ikara emanez. Oni txekor bat kendu, ari bei bat il, beleen gisa ibilli ziran iru egun aietan. Alako baserri batean otsegin zuten.

      —¿Nor da? ta —«Mikeleteak».

      Atea zabaltzearekin ezagutu zun etxekoandreak, etzirala, ta ikara lauorrian gelditu zan.

      —Jende prestua gera—, ta ikulluan aurrera sartu ziran, beitegiraño.

      Bei eder bat jo ta bota zuten, egun batzutako aragia biltzen zutela. Otzak atera-naiean su-ondoan eseri ziran eta gaztain erreak jan zituzten. Etxekoandrea larri izan bear zun, senarra etxera arte. Alako batean bildu zan.

      —¿Zenbat balio zun bei orrek? —galdegin zion apaizak.

      —Onenbeste.

      —Geroago pagatuko diat: oraingoz makilzartako ederrak artu bear dituk ispia edo kontakatillu egiten abillelako.

      Baita eman ere. Egun eta eguzki ez omen zan geiago ispiazkoan ibilli.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera