Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Tamarindoen epelean

Lizeaga, EukeneBeta, 2005 Poesia

Aurkezpena

  Laburra geure bizitza, denboraren igaroan, laburra den bezala. Laburra, behin betiko une batek bizitza markatzen duen bezala. Hitzen iraunkortasuna laburra den bezala. Laburra, zoriona eta zoritxarra eskutik doazen bezala. Poema hauek iradokizunak besterik ez dira. Bakoitzak bere izate moduan, nahi duen eran interpreta edo uler ditzan. Baita esparru huts zehaztu-gabeetaz jabetzeko eta idei berezkoak eransteko.

Pasartea

Olerki baten jaiotzak

 

Olerki baten jaiotzak

anitz guraso dauzka.

Etengabeko natura,

kalean jasotako hitza,

barruko adierazpen behar isilezina,

eta gehiago... Edo denak batera.

 

Olerki baten jaiotza,

gizakumeek izateko

derrigor dauzkaten

historiaren zuhaitz adarretan

zintzilik dauden

hamaika arazoekin

josita dator.

 

Olerki bat jaiotzeko,

badaude hainbat

modu-erak,

begiradak, irakurmenak,

formak ala nahasketak.

 

Olerki bat bukatzen denean,

aske uztea da bidea,

jasotako aberastasuna,

erditutako elikadura,

bizi epea asetzeko

nahikoak bai dira.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera