Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Txapela buruan, ibili munduan

Egaña, IñakiTxalaparta, 2005 Haur eta gazte literatura

Aurkezpena

  Gure arbasoen ibilbideak bost kontinenteetan aurki daitezke. Ozeaniatik Amerikara, Europatik Asiara, euskaldunok mundu zabaleko lurralde guztiak arakatu ditugu. Noizbait munduko hamaika herrialdeetan galtzeko tentazioa eduki baduzu, ez zaitez harritu, seguru asko zure familian nahita ala nahi gabeko abenturazaleren bat egon da. Galdetu al diozu inoiz amonari Amerikan osabarik ba ote duzun?

  Ez badiozu galdetu garaiz zaude, izan ere, liburu honetan irakurriko duzun bezala, milioika euskaldun daude munduan zehar barreiatuta. Pentsa, Pierre Lhande idazleak zioen euskalduna izateko hiru gauza behar zirela: «lehenengoa izen edo abizen ezaguna izatea, bigarrena euskaraz jakitea eta hirugarrena Amerikan osaba edukitzea». Atera kontuak!

Pasartea

Euskal Etxeak

 

  XIX. mendeko euskal emigrazio uholdeak elkartzeko era berriak sortu zituen. Erdi Aroko langileen kofradiak garai berrietara egokitu ziren. Horrela, euskal etxeak jaio ziren.

  Laurak Bat izenekoa izan zen lehena, Argentinako hiriburuan. 1877an sortu zen eta bakarrik Euskal Herriko hegoaldean jaiotako seme-alabak onartzen zituen. Hamar urte geroago, iparraldekoek «frantziarren eta euskaldunen elkartea» fundatu zuten. 1923an biak elkartu ziren.

  Geroago dozenaka sortu eta zabaldu ziren. Azkena, Txinako Shangain sortu da, 2005ean. Azkenetarikoak Australian, urrutiko herri horretara lan bila joan zirelako milaka euskaldun XX. mendearen bigarren zatian.

  Egun, berrehun bat euskal etxe daude, horietatik erdia Argentinan. Herri honetakoak eta Estatu Batuetakoak dira indartsuenak. Eustatu Batuetakoak NABO (North American Basque Organitations) koordinazioa osatzen dute eta bost urtean behin festa erraldoia antolatzen dute Boisen (Idahon). Festa horretan mundu osoko euskal diasporakideak elkartzen dira, astebetez. Egitarauan bazkarian, euskal jokoak, kantaldiak, dantzak eta erakusketak daude. Azkena, 2005ean antolatu da.       

  Idahoko festak euskal etxe txikietan egiten dena erakusten du. Neurri batean ispilu handi bat da. Berezitasunak badaude, herri bakoitzaren arabera, baina azken finean etxe horietan elkartzen diren euskaldunak euskal kulturaren sustapena dute helburu.

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera