Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Urdinkara

Irigaray, Joxe AnjelPamiela, 1995 Poesia

Pasartea

Galdurik galdu hiri huntan

giroari ustel urrina dario aspaldi

hameka mila ele eta xarduki merkeren artean,

 

giza beldurrez irudikatu Godotez gogait

zentzubako huntan loratu lili urrinari

hutsaren taupada urdinari

edota halako zerbaiti natzaio,

eta zenbaitetan, aitor dut,

gizadiarengan sinetsi izan dut, ergela ni,

gizadia antuste, odolkoi eta doilorrean,

 

eta hiri hits handi huntan

jendea saldu da merke

olerkia datza abantxu zendua

katu eta txoriak beldur batean bizi dira

liliak doi doia bide bazterretan

asmamenaren antzera,

 

horrengatik, bizi laguna,

beti lekutzeko menturan

norat ezean, baina,

beti ere uharte bakarti hartarat nondik

hiri madarikatu hau ahal bainezakeen berriz maita.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera