Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Ur-tximeletak

Kaltzada, PiliErein, 1999 Poesia

Pasartea

Halakoxea

 

Aitortuko dizut egia

eta gero,

nahi baduzu,

eraman itzazu

mesanotxean utzitako usainak.

 

Ez naiz zure bihotzak

espero duen distira.

Kolore barik heltzen zait

gaua,

ezintasunaren mira.

 

Ez naiz zure eskuek

bilatzen zuten liho argia.

Urratu zizkidaten aspaldi

zuretzat garbi nahi nituen

gaurko zauriak.

 

Ez naiz zure gogoak

desio zuen lurrikara.

 

Euri fina eta herabea,

halakoxea naiz ni,

halakoa nire

etengabeko negarra.

 

Atzera