Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

USAren agintaritza eta dolarraren ahulezia

Ansola, GurutzGero, 1972 Saiakera

Aurkezpena

        Gurutz Ansola, Donostiako goi-mailako irakaskintzan maisu trebe ez ezik, idazle jori aurkezten zaigu. Damurik hedadura urria besterik eman ahal izan ez zitzaion lehen liburua orain urtebetetsu argitara zigun. Bigarrenarekin datorkigu gaur:

        «USA-ren agintaritza eta dolarraren ahulezia». Lehenengoan Euskal Herriko ekonomiaren egoeraz aritu zen bezala, Mendebelekoaz ari zaigu oraingoan. Baina, ikuspuntu berezi eta jakingarritik haria harturik: USA-ko ekonomiak Europakoan duen zer-ikusiaz  dihardu, hain zuzen, Ansola-k oraingo honetan. Horretarako, erresuma arteko komertziorako erabili izan diren diru-patroiak aztertzen ditu: urrea, dolarra... Orobat, diru-merkatuak: Londresekoa, Pariskoa...

        Eta guztiori, arazoa gaur nola dagoen adieraziaz. Bestalde, —eta hau da gaur Europan eta USA-n pilpil dabilen arazoa— USA-k bere ekonomiari eusteko, bere barneko langabezi-arriskua gainditzeko egin izan duen eta egiten ari den jokoa ematen ditu argiro. Gaur nazio batetako politika, nazio-artekoarekin hain loturik dagoelako, bakarrik ezin ulertuzkoa delarik, ekonomiaren gora-beheren jakitea derriorrezkoa zaigularik, ez deritzagu inolako ahoberokeria liburu arras interesgarria dela esateari. Batez ere, gaia halako gisa herrikoian emana denez gero.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera