Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Xalbadorren barrua

Aranalde, Joxe MariAuspoa-Sendoa, 2001 Saiakera

Aurkezpena

        Barrua, edo barnea, edo barrena, edozeinena dela ere, hondorik bilatzen ez zaion zerbait dugu. Eta sekretu haundi-haundi bat. On-gaitzen iturburua.

        Hala ere, «bihotzean dagoenetik hitzegiten omen baitu mihiak», barne ezkutu horretan barna ibil gaitezke, esanen argia eskuetan dugula.

        Hori egin du Joxe Mari Aranaldek liburu honetan: Xalbadorren esanak hartu, eta haren sendimenduak eta pentsamenduak erakutsi.

        Hori aberastasuna artzainaren barrunbe horretakoa! Bidai gustagarri bat gertatuko zaizula iruditzen zait, Aranalderen eskutik Xalbadorren «gogoan» barna egin nahi duzun hau. Ondo ibili, irakurle.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera