Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Zaldi hustuak

Gorrotxategi, AritzErein, 2007 Poesia

Pasartea

HARRIZKO BADIA NIREA

 

Eder goizeko seitan

lanbro mehe bustitan,

betiko badia nirea...

Gros, gazte eta berde nintzela,

apar bete zezen, itsas nahasi,

arriskuz egina

eta

arriskuetara egotzia.

Kresal hatz-mami, aho amaigabe,

beti zure buruarekin borrokan.

 

Kostaldeko paseo pitzatu eta hezigaitz,

zure erraietan

Kursaaleko zuloak gazi.

Lehen burdin egiturez josia,

hesien atzean beti

umetan ni, oin puntetan,

zuri begira, isil,

kruter misteriotsu eta zikin,

alga korapiloz erruleta zaharrak

hutsune beltz, hutsune gorri.

 

Betiko badia nirea,

hondar egur puskez betea,

surfari orbain, Keler giro,

arkitekto zaharraren amets dialektikoa,

urteekin otzandua,

arkitekto berriek doitua eta ur saildua.

Gros,

kaiola handi batean Moneok konkistatua,

pantera umil eta hondartua.

 

Loreen gisara ere harria

urtaroz urtaro mudatzen da,

harri zaharrak berriari leku,

kasinoak zuloari, zuloak kuboari,

kuboak haizeari...

Nire betiko badian

ez da bakarrik harria

betiko mudatu dena.

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera