Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Zer dugu Orixeren kontra

Azurmendi, JoxeEFA, 1976 Saiakera

Aurkezpena

        Euskal idazlerik oparoena, larriena, handiena omen genuen Orixe... Balioztapen hori egiten zenetik urte gutitara —15/20 urtetara— ia zeharo ahantzia eta baztertua izan da Orixe. Orixeren gainbeherakada horren arrazoinak ematen dira hemen. Zergatik ahantzi du gazteriak Orixeren lana? Zergatik nabarmendu da Orixerengan bi hazaldien arteko etena, eskuindar/ezkertiarren arteko bereizkuntza? Arrazoin bila, alderdi hauk aztertzen ditu Joxe Azurmendi-k: Orixeren erlijio modua eta moralismoa, euskaltzaletasunaren kontzezioa, baserritarkeria, epikotasuna eta, bereziki, haren euskararen aberastasun eta mugak. Orixe kritikatzen du, beraz, «Zer dugu Orixeren kontra?» honek, hura ahazpenaren gartzelatik atera asmoz. «Negatibotatik positibotara» planteatzen da liburua. Bigarren ale batetan, «Orixeren alde» dagoena agertuko da; ez, noski, Orixe ona eta Orixe txarra bereiziz, Orixe bat bera bait da on eta txar: anbiguo, alegia.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera