2022ko Oporretan Euskaraz udalekuan plaza lortu duzun jakiteko klikatu HEMEN. Plaza lortu baduzu, ekainaren 3an kobratuko da izen-emate kuota, bakoitzak adierazitako kontu korrontean.
Plaza tokatu ez zaienekin itxaron zerrenda osatu da. Plazak libratu ahala deituko zaie familiei. Beti errespetatuko da zozketaren ondorioz sortutako itxaron zerrendaren ordena.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamazazpi auzotan antolatuko da maiatzean. Lehen saioak maiatzaren 9an hasiko dira Morlansen, Txomin-enean, Añorgan eta Altzan. Hortik aurrera, maiatzaren 27ra arte, hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan.
Aurten 10 urte beteko dira mintzanet martxan jarri zenetik. Geroztik ehunka lagunek, astero ordu bat gutxienez eman dute euskaraz aritzeko. Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai. Une honetan, euskaraz aritu nahi duten bidelariak zain daude, eta bidelagun gehiago behar dira mintzanet sarean.