Nor gara

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eginkizun nagusia euskararen erabileraren normalizazio prozesuan eragitea da, Donostian eta bere Udal Administrazioan euskararen berreskurapen osoa lortzeko.

Donostiako Udalarekin harremanetan jartzen den herritar orori, ahoz zein idatziz, euskarazko harrera bermatzea eta udal langileen lan hizkuntza euskara izan dadin urratsak ematea Udalaren bi helburu nagusienetakoak dira. Hori guztia ahalbidetzeko, 2018ko uztailean Euskararen Erabilera Normalizatzeko 6. Plana onartu zen, zeregin honetan Euskara Zerbitzuak duen oinarrizko lan tresna.

Era berean, zerbitzu honen egitekoa da donostiarren euskara ezagutza areagotzeko baliabideak jartzea, donostiarren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskararen aldeko motibazioa eta sentsibilizazioa lantzea. Horretarako ere badu tresna marko bat: “Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020-2024”.

 

Herritarrentzako informazio baliagarria web gunean

Donostiaeuskaraz.eus webgunean Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak herritarrei eskaintzen dizkien diru laguntza, zerbitzu eta ekimenei buruzko informazioa jasotzen da. Horrez gain, Donostiako euskarazko aisialdi eta kultur ekitaldien berri ematen da eta euskara eta hiriarekin lotura duten albisteak, argitalpenak, datu soziolinguistikoak, arauak, planak eta abar ere bertan aurkituko dituzu.

 

Kontaktua

-Euskarako zinegotzi ordezkaria: Jon Insausti

-Udaleko Euskara Zerbitzuaren burua: Edurne Otamendi

-Hiriko Hizkuntza Normalkuntzarako Atalaren burua: Alex Aisa

-Udaleko Hizkuntza Normalkuntzarako Atalaren burua: Amaia Iribar

-Itzulpen Atalaren burua: Pello Goikoetxea

Euskara Zerbitzuaren bulegoa

  • Konstituzio plaza 2, behea, 20003 Donostia.
  • Tel: 943483750

Arretarako ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

 

 

Itzuli