13. Antzerki Saria

XIII. Donostia Antzerki Saria: “Publikoari gorroto", antzezlan probokatzailea irabazle

Donostia Antzerki Saria ematen duen epaimahaiak antzezlan ez ohiko bezain ausart bati eman dio saria, antzerkiari buruzko hausnarketa baita antzezlanaren funtsa. Epaimahaiaren esanetan “Antzerkiaren gaineko hainbat kontu aztertzen ditu, besteak beste,  ikuslearen eta aktorearen rolen analisia eta antzerkiak gizartean duen zeregina”.  Antzerkiaz jarduten duen antzezlanak ikuslea harrapatzea lortzen duela adierazi du epaimahaiak eta hitz bakar batekin definitu du: “probokatzailea”. Probokazio horretan Ander Lipusen lanak zeresan handia du “Lipus bufoi ezin hobea baita”. Ander Lipusen lanaren distiran bestalde, Manex Fuchs-en zuzendariaren  lanak zerikusi zuzena izan du epaimahaiaren iritziz.

Epaimahaiaren esanetan, testuaren jatorria da lanak duen beste balioetako bat, ahaztuta zegoen testua arrakastaz berreskuratu baita. “Xabier Mendigurenek 1985ean idatzitako euskarazko testua berreskuratzeaz gain, testu hori modu oso erakargarrian eszenaratzen asmatu da”.

Bukatzeko  epaimahaikideek adierazi dute gustura ikusten den lana dela eta asmatu egin dela modu erakargarrian eszenaratzen “baliabide gutxirekin eta argiztapen oso egokia erabiliz”.

 

 XIII. Donostia Antzerki Saria: 2012an eskainitako antzerki lanak:

Hil arte bizi

Wilt

Kafe txinatarra

Aneta bokaleko ikuskizuna

Larria,kutxakorra, mendebaldekoa

Kanpaiak jo bitartean

Bejondaigula

Bodologoak

Soinujolearen semea

Publikoari gorroto (XIII. Donostia Antzerki Sariaren irabazlea)

Hitzak

Itzuli