14. Antzerki Saria (2014)

“Lingua Nabajorum", antzezlanak irabazi du XIV. Donostia Antzerki Saria

“Lingua Nabajorum”, hizkuntzarekin jolasten duen antzezlan hurbila.



Donostia Antzerki Saria ematen duen epaimahaiaren ustez lan saritua sormen handikoa da eta euskararekin ezin hobeto jolasten da bertan. Epaimahaiaren esanetan “antzezlan honetan hizkuntzarekin modu oso erakargarrian jolasten da. Euskal Kulturari buruzko autokritika fina egiteaz gain, euskalki desberdinak uztartzen dira eta horrek aberastu egiten du antzezlana”.

Saritutako lanak publikoa hurbiltzea lortzen duela adierazi du epaimahaiak “umore inteligentea sortzeko duen gaitasunari esker”. Berez, obra xumea izan arren, sormen handikoa dela nabarmendu du epaimahaiak. “Ez dituzte baliabide handirik erabiltzen eta agerian uzten dute baliabide gutxirekin gauza erakargarriak eta interesgarriak egin daitezkeela”. Eszenografia ere ildo beretik doa, xumea izan arren oso ondo erabilita dago, eta jantziei ere etekin handia ateratzen zaie.

Bestalde, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen lana ere goraipatu du epaimahaiak, “bikoteak bere estiloa eta nortasuna galdu gabe jauzi kualitatiboa eman du lan honetan. Ikusleak, gainera, aktoreak taula gainean disfrutatzen ari direla antzematen du”.

Laburbilduz, oso gustura ikusten den lana da, erritmo handikoa eta modu erakargarrian eszenaratu dena “baliabide gutxirekin eta umore inteligentea erabiliz”.

 

 

 

XIV. ANTZERKI SARIRAKO 2013 urtean zehar parte hartu duten lanen zerrenda

  • Gau erdian
  • Su Txikian
  • Pottola
  • Poza: Zergatik dantzatzen dute bosniarrek?
  • Emaztegaiaren semea
  • Goenkale
  • Hiru
  • Lingua navajorum
  • Terapiak
  • Koka Kola eta Barea
  • Hamlet
  • Lurra astinduz

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli