15. Antzerki Saria (2015)

“Arrastoak", antzezlanak irabazi du XV. Donostia Antzerki Saria

Dejabu Panpin Laborategiaren “Arrastoak” antzezlanak, umorea eta drama partekatzen duen oso lan artistikoa

Donostia Antzerki Saria ematen duen epaimahaiaren esanetan “kolektiboko kideek ausardiaz eta sendotasunez heldu diote gaurkotasuna galtzen ez duten zenbait auzi garrantzitsuri, hauen artean nabarmenena nor garen eta nondik gatozen galderei erantzuten saiatzearena. Sormenez beteriko lana da, oso mamitsua. Maila metaforikoa erabiltzen dute oso modu bizian.”

Epaimahaiaren ustez “Trebetasun handiz eratu dituzte argumentu konplexuak eskatzen zituen eszena guztiak. Baliabide eszenikoen erabilera oso poetikoa nabarmentzen da: argia, musika, itzalekin egindako jokoak, panpinen erabilera, bere gorputz espresioa eta mugimenduekin egindako joko guztiak, ... Elementu gutxi erabili dituzte (altzari txiki batzuk, leiho antzeko lauki bat, oihal zuriak, ... ) baina dramaturgia aberatsaren zerbitzura egon dira guztiak eta ezin hobeto egokitu dira irudi plastikoen edertasunari eta eszenen arteko aldaketa bizkorrei.”

Bestalde, Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxagak egindako interpretazio lanak goraipatu ditu epaimahaiak, eta zuzendaritza kolektiboaren lana nabarmen ageri dela adierazi du.

Gainera, antzezlana beraz gain, detaile guztiak zaindu dituztela nabarmendu nahi du epaimahaiak, eta esku programa bera ere dotoreziaren “erpin mailara” iristen dela aipatu du.

Laburbilduz, gogoeta sorrarazten duen oso lan hunkigarria eta poetikoa da, publikoarengana zuzenean iristen dena.

2014ko lanen epaimahaiaren akta

2014 urtean zehar XV. Antzerki Sariko lanen emanaldiak.

Lanei buruzko informazioa lortzeko, bakoitzaren gainean klikatu.

Azaroak 29-30: Potologuak

Azaroak 22-23: Arrastoak

Azaroak 13-14: Figuranteak

Urriak 25-26: Salto

Urriak 10-11: Pankreas

Abuztuak 27-30: Nick Maritxu, Nick Bartolo

Abuztuak 14-17: 100 m karratu

Uztailak 10-13: Oroitza-penak

Ekainak 20-21: Happy End: Barre buruaz beste egiteko

Maiatzak 17-18: Inugane, sustraiak airean

Apirilak 25-27: Ondoko hilobiko tipoa

Otsailak 21-22: Itzala

otsailak 15-16: Zazpi Aldiz Elur (Mikel Laboa Elurretan)

 

 

Itzuli