16. Antzerki Saria (2016)

“Maitasunaren ostean maitasuna" lanak irabazi du XVI.  Antzerki Saria

Ados Teatrok alzheimerraren gaia maisuki jorratu du lan poetiko eta zirraragarri honen bitartez

Donostia Antzerki Saria ematen duen epaimahaiaren esanetan sorkuntza lan bikaina da, irudia eta soinuaren bidez ikusgarritasuna eta hunkigarritasuna eragiten duena. Antzerkia eta pinturaren arteko uztarketa oso egokia da, eta horren bidez lan bereziki poetiko eta zirraragarria eskaintzen dute.

Bestalde, bereziki aipatzekoak dira Dora Salazar artistaren irudi apartak eta Javier Asinen musika bikaina

Alzheimerra askotan erabilitako gaia bada ere, abilezia handiz landuta dago, bai interpretazioari dagokionean eta baita eszenaratze aldetik ere. Ekarpen berriak egiten ditu eta oso sinesgarria egiten da, gaztetasuna eta zahartzaroaren arteko ezberdintasunak era egokian adierazten baititu. Aktoreek lan sendoa egiten dute, istorio hunkigarriari behar bezala eutsiz eta ikuslea erabat harrapatuz.

2015eko lanen Epaimahaiaren akta

 

2015 urtean zehar XVI. Antzerki Sariko lanen emanaldiak.

Lanei buruzko informazioa lortzeko, bakoitzaren gainean klikatu.

Abendua 26-27:   Pepe Artola (1864-1929)

Abendua 12-13:   Eskutitzak

Azaroa 26-29:     Etxekoak

Urria 16-17:        Zergatik, Jamil?

Iraila 10-13:       Kreditua

Abuztua 13-15:   Datorren urtean hobeto

Ekaina 23-27:     Muxua

Ekaina 19-20:     Maitasunaren ostean, maitasuna

Ekaina 13-14:     Jokoz kanpo

Maiatza 16:         Arkimedesen Printzipioa

Martxoa 7-8:      Gau arabiarra

Otsaila 21-22:     Erdibana

Urtarrila 22/24:   Barealdi Magikoa 

Itzuli