17. Antzerki Saria

Francoren bilobari gutuna antzezlanak irabazi du XVII. Donostia Antzerki Saria

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategiak eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek elkarlanean aurkeztutako "Francoren bilobari gutuna" antzezlana sorkuntza lan bikaina eta aparta izan da epaimahaiaren esanetan.

Donostia XVII. Antzerki Saria ematen duen epaimahaiak Francoren bilobari gutuna antzezlana saritu du edizio honetan. Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen lan kolektibo eta koral honetako zuzendaria Ximun Fuchs da eta Unai Iturriaga eta Igor Elorzak idatzitako testuan oinarrituta dago. “Francoren bilobari gutuna”  jarraian azaldutako arrazoiengatik saritu du epaimahaiak:

- Sorkuntza lan bikaina egin da eta nabarmentzekoa da gaiak lantzerakoan aurretik egindako ikerketa lan sakona. Talde lana zoragarria da eta trebetasun dramatiko ikaragarria erakutsi dute, bizitasun handiko momentuak une hunkigarriekin tartekatuz.

- Obran Frankismoaren ikuspegi zabal eta anitza erakusten dute gai asko batera landuz. Iraganaren presentzia erabatekoa izan arren, orainean jartzen du arreta eta garatzen da ekintza.

- Eszenografiari dagokionean oso diseinu arina erabili dute eta dauzkaten elementuei esanahi eta erabilera aniztuna eman diote. Dramaturgia aberatsa erabiltzeaz gain, ezin hobeto egokitu dira eszenen arteko aldaketa bizkorrei.

- Istorioak, eszenak eta erritmo narratiboa maisuki bideratuta dagoela azpimarratu du epaimahaiak. Horrez gain pertsonaien karakterizazioa ezin egokiagoa da aktoreak pertsonaiak biluztu eta bakoitzaren intimitatean sartzen baitira. Antzezlanaren hariari ere ondo eusten zaio eta ikuslea ez da galtzennahiz eta hainbat pertsonaia eta istorio tartekatu. Bestalde gaia sakontasunez jorratu da baina umoreari tartea eginez.

-Epaimahaiak azkenik adierazi duenez “antzezlan hau gure memoria bizia da eta antzerkiak bakarrik gorpuztu dezake horrela”.

2016 urtean zehar XVII. Antzerki Sariko lanen emanaldiak.

Lanei buruzko informazioa lortzeko, bakoitzaren gainean klikatu.

Koadernoa Zuri                      Abendua 16-17

Lu eta Le                               Abendua 4

Maite K                                 Azaroa 27

Zerura eroria                         Azaroa 18-19

Francoren bilobari gutuna        Azaroa 9-13

Treblinkara azken trena          Urria 2

Katalina Erauso pastorala        Iraila 3

Putinen guardasola                 Iraila 1-2

Bi Izarren kalenturak             Abuztua 19-21

Sarean kateatuak                  Uztaila 27-28

Malmö                                   Maiatza 4-5

E, Petrel!                               Apirila 23

Amodioaren ziega                  Apirila 3

El Florido Pensil-Neskak         Martxoa 12-13

Ladidy                                  Otsaila 20-21

Heroiak                                Urtarrilak 30-31

 

 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli