2013ko Euskararen Eguna

“Euskarak 365 egun”, erabilera sustatzeko gakoa

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean “Euskarak 365 egun” leloa erabiltzea adostu dute Udalak eta hiriko hainbat eragile eta erakundek, guztiek argi baitute ez dutela euskararen presentzia eta erabilera egun soil batera mugatu nahi. Erabilera indartzea da beraz erronka nagusia, euskara egunero nonahi eta noiznahi erabiltzeko ahalegina egitea alegia. “Euskarak  365 egun” leloarekin, euskararen garrantzia aldarrikatzeaz gain, erabileraren aldeko mezua zabaldu nahi da.

Era berean donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Idazleen Elkarteak abian jarri du “Su haietatik hitz hauek” egitasmoa. Egitasmo horren helburua azken 200 urteotan euskarak Donostian izan duen presentzia, garrantzia eta bilakaera ezagutzera ematea izan da eta horretarako liburuxka bat argitaratu da eta suhaietatik.com weba

Euskarak 365 egun Koloreztatzeko fitxa-1

Euskarak 365 egun Koloreztatzeko fitxa-2

Euskarak 365 Egun Pegatina

 

 

Itzuli