2014ko Euskararen Eguna

Euskara, etenik ez duen haria!

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Urteko egutegian, egun honetan, euskarak protagonismo osoa duen arren, donostiarrok argi dugu ez dugula euskararen presentzia egun soil batera mugatzen eta egunero erabiltzen dugu euskara. Hala egin zuten gure aurreko belaunaldiek eta horri esker iritsi da gaurdaino ondare preziatu hori. Hori guztia dela eta, ahozko transmisioa izango da ardatz aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean eta “Euskara, etenik ez duen haria” leloa erabiliko dugu azaroan eta abendu hasieran hirian antolatuko diren ekintzetan.

Horrela bada, Ahotsak programan parte hartu duten adineko donostiarrei esker ona adierazi nahi die Donostiako Udalak. Donostiar hauek euskara transmititu dutelako hitz egiten dugu gure hizkuntza egun. Hori eskertzeko asmoz, “Euskara, etenik ez duen haria” ekimena antolatu dugu azaroaren 29an, San Telmo Museoan, 12:00etan.

Euskararen egunean bertan, abenduaren 3an, beste hitzordu bat daukagu. Euskal Herri osora zabaldu diren mintzodromoak gure hirian sortu ziren, duela bost urte, eta urtemuga berezi honetan ere mintzodromo berezi bat egingo dugu euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratzeko; “Belaunaldien Arteko Mintzodromoa”. San Telmon izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan.

Bestalde, azaroaren 20tik abenduaren 7ra gure hiriko auzo eta herrietan 100 ekintzatik gora antolatu dira. Ekimen hauek era askotarikoak dira: kontzertuak, mintzodromoak, antzezlanak, zine emanaldiak, hitzaldiak, haur jolas tradizionalak eta abar.

Kartel_orokorra 2014

Pegatina 2014

Kartela margotzeko 2014.pdf

Egitarau osoa ikusteko ISSUn

 

 

Itzuli