2015eko Euskararen Eguna

Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik!

(Euskaldun berriari aitorpena)

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Urteko egutegian, egun seinalatua den arren, euskararen presentziak eta erabilerak urte osoan behar du isla. Donostia Euskal Herriko hiririk euskaldunena da. Gure gurasoei, aiton-amonei, arbasoei zor diegu euskara XXI. mendera bizirik heldu izana. Haien nortasun eta espirituari esker, gaur egun ere euskaraz bizi gara milaka eta milaka donostiar. Gainera, gutariko edonork egiaztatu ahal izan du orain duela hogei urte baino euskara gehiago entzuten dela gure kaleetan. Hori euskaldun berriei zor diegu. Batzuk kanpotik etorriak, besteak familia ez euskaldunetan jaioak, haurtzaroan ikasitako euskara galdutakoak ere bai tartean.

Hori guztia dela eta, euskaldun berriari aitortza egin nahi diogu aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean eta “Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik" leloa erabiliko dugu azaroan eta abendu hasieran hirian antolatuko diren ekintzetan.

Euskararen egunean bertan, abenduaren 3an, Euskal Herri osora zabaldu diren mintzodromoak antolatu dira San Telmo Museoan, 10:00, 11:00 eta 17:00, beste auzo batzuetan ere antolatu diren moduan. Arratsaldeko 19:00etan Euskaraz Kalerik Kale! Kalejira aldarrikatzailea abiatuko da Boulevardetik Bagera Elkarteak antolatuta, eta ordu berean izango da Tabakaleran Ekitaldi Instituzionala.

Bestalde, azaroaren 21etik abenduaren 6ra gure hiriko auzoetan 150 ekintzatik gora antolatu dira. Ekimen hauek era askotarikoak dira: kontzertuak, mintzodromoak, antzezlanak, zine emanaldiak, hitzaldiak, haur jolasak eta abar.

Kartel_orokorra 2015

Pegatina 2015.jpg

Kartela margotzeko 2015.pdf

Kartela margotzeko_1 2015.pdf

Egitaraua 2015 ISSUn

 

Itzuli