2016ko Euskararen Eguna

Zer egin dezaket

nik EUSKARAREN

ALDE?√√


Zer egin dezaket nik euskararen alde?” izango da Euskararen Eguneko aurtengo leloa. Herritar eta gizarte eragile guztiak, hau da, gizarte osoa galdera hori egitera gonbidatu nahi dugu  eta nork bere neurriko erantzuna ematera animatu nahi ditugu denak, guztion ekarpenak baitira onuragarri euskara biziberritzeko eta guztion arteko elkarbizitza sendotzeko. Emandako erantzuna baliagarria izango da euskara hedatu eta indartzen jarraitzeko.

Urteak daramatzagu auzoetako eragileekin batera Euskararen eguna elkarlanean antolatzen. Aurten ere bide beretik jarraitzen dugu.  Auzoetako eragileak lan handia egiten ari dira euskara sustatzeko, eta Udalak bidelagun ditu egiteko horretan. Elkarlana eta sinergiak bilatzea euskararen mesederako baita.

Azaroaren amaiera eta abenduaren hasiera bitartean era askotako ekintzak antolatuko dira Donostiako bazter guztietan. Mintzapraktika sustatzeko ohiko Mintzodromoak egingo dira abenduaren 1ean Amara Berriko Arcco merkataritza-gunean eta Larratxoko kultur etxean eta abenduaren 2an San Telmon. Abenduaren 2an bertan, 18:30ean Ekitaldi berezi bat egongo da Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoan. Bertan, 2016 urteko Europako Kultur Hiriburutzaren programan euskararen eta hizkuntzen inguruan aurrera eramaten ari diren ekimenak ezagutuko ditugu parte hartu dutenen eskutik.

Bestalde, hainbat ekitaldi berezi ere egingo dira abenduaren 3an: Amarako Amaiur Parkean Amaiur herriari erreferentzia egingo dion monumentu-harria jarriko da; Loiolan euskararen egunaren aurretik auzotarren artean grabatutako bideoa eskainiko dute Mikel Pagadiren parte hartzearekin; eta Martutenen Juan Luis Zabalak idatzitako eta auzo horretako bizilagunek elkarlanean grabatu eta kontatutako ipuinaren aurkezpena egingo dute. Horrez gain, bertso saioak, kontzertuak, familientzako ekinbideak, tailerrak, zinema emanaldiak, abesteko saioak eta abar izango dira.

 

Kartel_orokorra 2016

KARTELAK_2016_mutu1.pdf

KARTELAK_2016_mutu2.pdf

Pegatina 2016.jpg

koloreztatzeko_fitxa 2016_1.pdf

koloreztatzeko_fitxa 2016_2.pdf

koloreztatzeko_fitxa 2016_3.pdf

Itzuli