2017ko Euskararen Eguna

Euskarak 365 egun


"Euskarak 365 egun" izan zen 2017ko leloa eta herritar eta gizarte eragile guztiak animatu ziren bertan parte hartzera. Izan ere, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, 150 ekitaldi baino gehiago antolatu ziren Donostian, Euskararen Hirian. Ekintza horiek antolatzearekin batera, Donostiak Euskal Herri osoan aurrera eraman nahi den “Euskarak 365 egun” dinamikarekin bat egin zuten.

2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarauak antolatu zituzten hiriko hamabost auzotan. Ekintza gehienak abenduaren 2an eta 3an izan ziren arren, zenbait lekutan azaroaren 24tik aurrera hasi ziren gauzak antolatzen. Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen eta Parte Zaharrean egitaraua antolatzera animatu dira. Ekinbide horiek guztiak ezagutzera emateko esku-programa bat argitaratu eta banatzeaz gain, kartelak ere jarri ziren auzo guztietan.

 

Kartela

Kartel mutua

Pegatina

Kartela koloreztatzeko

 

Itzuli