5. edizioa (2014-15)

2014-2015 ikasturtean 6 proiektu aurkeztu dira deialdira, eta bakarrak eraman zezakeenez saria, Ekoetikopatetikobikoa lana izan da irabazlea, Atea antzerki taldeak sortutakoa.

Komedia honetan bi aktore izango dira protagononista nagusiak, Anabel Arraiza eta Jabier Rodil. Antzezlanaren gidoia eta zuzendaritza Alex Telloren esku geratuko da.

Sinopsia:

Biki eta Victor pisukideak dira eta bion arteko elkarbizitza tirabiran pasatzen dute.  Viktor etxebizitzaren jabea da eta lanik egiten ez duenez Bikik ordaintzen dion errentarekin  egurekoko gastuei ozta aurre egiten die. Alokairua kontratuaren berritzearekin batera hasiko da eztabaida eta saltsa.


Proiektuak 4000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. 2015eko maiatzean zehar, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan  Donostiako lau tabernatan ezagutzera emango da lehen aldiz.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuek maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila suertatu da.

Itzuli