7. edizioa (2016-2017)

2016-2017 ikasturtean 3 proiektu aurkeztu dira Poltsiko Antzerki Sorkuntza deialdira eta Anodino Teatroa taldearen Erbeste etaJoseba Usabiagaren Ni ala zu izan dira aukeratutako proiektuak.

Erbeste

Proiektu honetan Mikel Fernandino idazketa lanetan ibiliko da. Aitor Fernandino eta Getari Etxegarai izango dira antzezlanean parte hartuko duten bi aktore nagusiak. Azkenik, idazketa estilo eta zuzenketa lanak Maialen Lizarralde eskutik izango dira.

Antzezlan honen xedea zera da: familia desegituratu baten joan-etorriak ezagutzera ematea eta matxismoaren gaitzaz hausnartzea. Horretarako Adam eta Evaren Bibliaren zatia berrikusi beharko dute.

Ni ala zu

Antzezlan honetan aktore ezagunak ditugu (Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos). Psikiatriko baten musika gela. Musika eta "musikaeroa" dagoen pertsonaren istorioa. Musikaria bere gelan dago, norbait azalduko zain. Musikaz erotu den "bezeroa" sartzen da. Terapia behar du bere arazoa gainditzeko. Ez ditu pilularik behar, baizik eta pentagrama eta notekin duen obsesioa piskanaka murriztea.

Ideia eta gidoia Joseba Usabiagarena da. Josu Lete diseinu grafiko lanetan arituko da eta produkzioa Ttipia Kultura Sustapenaren esku dago.

Proiektu irabazleak 4.000 euroko dirulaguntza jaso du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, berriz, 3.200 euroko dirulaguntza izan du. 2017ko otsailaren 2tik 19ra Donostiako hainbat taberna eta aretotan egin den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 26. edizioaren barruan lan bakoitzak 4 emanaldi izan ditu.

 

Itzuli