Desoxirribonukleiko

Martxoaren 31 eta apirilaren 1ean (20:00etan) Donostiako Antzoki Zaharrean, Glu Glu produkzioak  aurkeztuko duen Desoxirribonukleiko antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Laborategi genetiko batean, non bizi baita Beñarda Etxepare, laborategian sortutako lehen super-euskal-emakumea, euskal genoma manipulatu nahian ari dira. Ikerkuntza-kazetari misteriotsu eta erakargarri baten bisitak arriskuan jarriko du esperimentu sekretu hori, eta aldatu egingo ditu laborategiko emakume doktoreen arteko harremanak.

Desoxirribunokleikoa komedia zientifiko-musikala da, non doktoreen, ingeniarien, pertsona klonatuen, kazetarien eta iruzurtien arteko harreman lardatsek eta maite-kontuek galdera hau ekarriko baitute azkenean: Aldatu ahalko ote da genetikoki euskal pasioa eta giza harremanak?

Susana Soleto, Leire Ucha, Martxelo Rubio, Ugaitz Alegría eta Ylenia Baglietto osatzen dute Galder Perezen lan honen aktore zerrenda. Zuzendaritza lana Galderrek berak eta Eloi Beatok egin dute.

Informazio gehiago: Glu Glu Producciones

 

Itzuli