Errefusa

Otsailaren 4an (20:00etan) Egiako Gazteszenean, Xepeta produkzioak  aurkeztuko duen  Errefusa antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela.

ERREFUSA hondakinen kudeaketari buruzko antzezlan bat da.

Errealitatea eta fikzioa nahasten duen antzezlan honetan, atez ateko sistemaz, bosgarren kontenedoreaz, erraustegiaz eta birziklapenaz hitz egiteaz gain, pertsonez hitz egiten da. Ideologia, sentimendua eta jarrera ezberdinak dituzten biztanleez.

Xepeta.com

Itzuli