Etxeko Saltsak

Abuztuaren 18tik 20ra, 20:00etan,  Donostiako Antzoki Zaharrean Txalo Produkzioak aurkeztuko duen ETXEKO SALTSAK  antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harremana bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta bera baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.

Etxeko saltsak (Alan Ayckbournen Relativity speaking jatorrizkoan) endredozko komedia bat da.

Informazio gehiago: Txalo Produkzioak

 

Itzuli