Ez dok Hiru

Irailaren 5 eta 6an, 20:00etan,  Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Tartean Teatroak aurkeztuko duen EZ DOK HIRU  antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Ez dok Hiru, Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da. Gure modukoa, eroa, harrigarria, irrigarria azalez... Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Informazio gehiago: Tartean Teatroa

Itzuli