Fakiu

Apirilaren 26an eta 27an, 21:00etan Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan ATX Teatroak aurkeztuko duen FAKIU antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra.....eta zelan ez.... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizirauten dugu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak.

Ezin izango genuke bizi haietariko bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango. Baina ez!!! Biolentzia ez!!! Gizakiok ezin dugu erabili biolentzia!!! Eta egia da, arrazoirik gabeko biolentzia ezin da erabili,.......baina arrazoia dagoenean, eta batez be, beste biderik ez dagoenean?....zer egin genezake bizirauteko?

Informazio gehiago: Atx Teatroa

Itzuli