Hozkailua

Uztailaren 13tik 15era, 21:00etan,  Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan Huts Teatroak aurkeztuko duen HOZKAILUA  antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira Unai Iturriagak idatzitako lanaren protagonista, Manex Fuchsen zuzendaritzapean.

Informazio gehiago: Hozkailua

 

Itzuli