Jainko Basatia

Otsailaren 11 eta 12an (20:00etan) Donostiako Antzoki Zaharrean, Txalo produkzioak  aurkeztuko duen  Jainko Basatia antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.

Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi dira lan honen protagonistak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Txalo produkzioak

Itzuli