Maitasunaren ostean, maitasuna

2015eko Ekainaren 29an eta 20an, 20:00etan, Antzoki Zaharrean Ados Teatroak aurkeztu duen Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlana, 2016an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


"Aurora dut izena, alaba bat daukat, alarguna naiz, matematika irakaslea naiz, matematika irakaslea nintzen. Orain jubilatuta nago, nahiz eta ez ditudan 60 urte bete. Alzheimerra daukat. Baina oraindik ere gai naiz irakurtzeko eta idazteko". Honela deskribatzen du bere burua Aurorak Maitasunaren ostean, maitasunan. Bera da protagonista buru-argi eta ironikoa, bere gaixotasunaren argi-ilunetan bizi dena. Aldizka, iraganeko itzalekin nahasten du bere alaba Paula, eta era horretan jakiten du honek, bera txikia zelarik, bere amak beste emakume batekin amodiozko istorio izkutu bat izan zuela.

Drama bat, umorezko zizelkada batzuekin, bizitzak berak izan ohi dituen modukoak.

Garbi Losadak Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia eta Sara Cozar zuzentzen ditu lan honetan.

Informazio gehiago: Ados teatroa

Itzuli