Miss Karaoke

Maiatzaren 13an, 20:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean Metrokoadrokak eta Pez Limbok aurkeztuko duten MISS KARAOKE antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

"Zerk definitzen zaitu?", "Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?". Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

Miss Karaoke antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillanek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako "Antzerkigintza berriak" deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.

Infomazio gehiago: Metrokoadroka

 

Itzuli