Musikal guztiak ia ia

Maiatzaren 5ean eta 6an, 20:00etan,  Donostiako Antzoki Zaharrean Demodé Quartet taldeak aurkeztuko duen MUSIKAL GUZTIAK IA IA  antzezlana, 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.


Demode Quartetek, lau interpretatzaile bitxik, zuzenean abestuko ditu, a cappella edo ahots hutsez, garai guztietako hogeitik gora musikal ezagunen bertsio dibertigarriak eta originalak. Erretroproiektorearen bidez emanda, dozenaka dekoraziok lagunduko diete eta bai beraiek egindako grabazioek ere; hartara, ahots orkestra ugaria eta dantza talde osoa eratuko dute.

Informazio gehiago: Demodé Quartet

 

Itzuli